Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia deitu du Sostenipek

Martxoaren 8ko greba feministan herrian zer eta nola egin erabakitzeko, batzar irekia antolatu du Sostenipe talde feministak. Otsailaren 8an bilduko dira, 19:00etan, Elkarguneko Altzibar gelan. Herritar guztiei dei egin die bilera horretara azaltzeko.

Heteropatriarkatu kapitalistari planto. Bizitzak erdigunean! lelopean, Martxoaren 8an egingo duten greba feminista aldarrikatu du Sostenipek. Iaz, dozenaka emakumek egin zuten planto M8an Azkoitian, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide