Andramaixek 2017

Hauek eztittun/k gure festak!!!

Abuztuaren 18an, 16:30ean, manifestazio zaratatsua egingo dugu herriko plazan, buru, gorputz eta alu askeen alde.

 

Azkoitiko festak gainean ditugu. Dakigun bezala, festetan helburua denok ondo pasatzea da. Baina ondo pasatzeko era asko daude eta ziurrenik ados egongo zara denak ez direla zilegizkoak. Festa denetan emakumeek ez dituzte aukera berdinak egun hauetaz disfrutatzeko.

Azkoitiko udaletxeko egitarauari bistadizo bat emanez gero, emakumeentzat toki gutxi geratzen dela ikusi daiteke: pilota partidak, ganadu feria, herri-kirolak... Denok dakigu zein izaten den ekimen horietako publikoa eta zein parte hartzaileak. Gainera, gogorarazi nahi dugu iaz Xaibor DJa kantu matxistak jartzen eduki genuela herriko plazan.

Hori gutxi balitz, eguneroko ogia dugu era denetako eraso sexista eta festetan areagotu egiten dira.

Hauek ez dira gure festak!

Horregatik, deialdi indartsu bat egin nahi dugu, erakusteko ez gaudela prest era honetako festak onartzeko. Badakigu ez garela bakarrik Sostenipeko lau zoro horrela pentsatzen dutenak.

Inguruko feminista denei eskatu nahi dizuegu, gure aldarrikapenari indarra emateko, abuztuaren 18an egingo dugun jai giroko kale-hartzean parte hartzeko.

Azkoitiak ikus dezala festak ere feministak izan arte gerra emango dugula.

Azaldu! Denon indarra behar dugu!

Abuztuak 18, 16.30ean, herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide