Duela bi aste jazotako gertakariaren ondorengo egunetan izan diren erantzunak salatu nahi ditugu

Egunerokotasunean emakumeok hainbat eraso sexista jasaten ditugu, eta are gehiago festa edota parrandetan. Eraso hauek askotan oharkabean pasatzen dira edo ez diegu duten garrantzirik ematen, "normaltasunaren" eta bizi garen sistema heteropatriarkalaren atzean ezkutatzen direlako.

Jazarpen hauek identifikatzen eta erantzuna emateko baliabideak bideratzen jarriko dugu indarra beraz.

Honenbestez, duela bi aste Azkoitian jazotako gertakariaren ondorengo egunetan izan diren erantzunak salatu nahi ditugu. Kasu honetan, fokua "emakumearen izaera oldarkorrean" jarri nahi izan da, gertaeraren funtsa desbideratuz eta erantzukizun guztia emakumearengan ipiniz.

Gure herrian ez dugu inolako eraso sexistarik onartuko eta talde feminista moduan, hauek identifikatu eta salatzeko hainbat proposamen eta ekintza jarriko ditugu abian.

Aurrerantzean eraso sexistarik gabeko jaiak izan ditzagun!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide