Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko ira. 17a, 09:43

Oteiza elkarteko pilotariek ostegunean eta larunbatean jokatuko dituzte Gipuzkoako Binakako Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek joan zen astean hasi zuten Gipuzkoako Binakako Txapelketa, eta datozen egunetan hainbat partida jokatuko dituzte lehia horren barruan. Bihar eta larunbatean hiru partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Honako hauek ikusteko aukera izango da:

  • Ostegunean, 19:30ean, eskuz binakako nagusien lehen mailako partida:
    • Jon Oteiza eta Alex Juaristi - Eple. 
  • Larunbatean, 10:30ean, eskuz binakako jubenilen lehen mailako partida:
    • I. Arsuaga eta I. Bastida - Pagazpe. 
  • Larunbatean, 10:30ean, eskuz binakako nagusien hirugarren mailako partida:
    • A. Oteiza eta A. Juaristi - Abantzu 3.

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide