Gipuzkoako Binakako Txapelketarekin hasiko dute Oteizako pilotariek sasoi berria

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko ira. 10a, 08:42

Alex Juaristi, partida batean. (Andoni Elduaien)

Ostiralean hasiko dute sasoi berria Oteizakoek, eta denboraldiko aurreneko txapelketan, eskuz binaka aritu beharko dute. Lehen jardunaldian, nagusien lehen mailan, Oteizakoek elkarren aurka jokatuko dute. Etzi, ostirala, 18:30ean dute hitzordua, Gurea frontoian.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Binakako Txapelketarekin hasiko dute 2025-2026 denboraldia. Herriko ordezkariek eskuzko modalitatean eta gomazko paletakoan parte hartuko dute. 

Eskuzko modalitatean, bi bikotek lehiatuko dute txapelketa nagusien lehen mailan: batetik, Jon Oteizak eta Alex Juaristik osatuko dute bikotea, eta bestetik, Mikel Aranbarrik eta Jon Juaristik. Nagusien hirugarren mailan, berriz, Aitor Oteizaren, Alejandro Juaristiren eta Aitor Azkoitiaren artean osatuko dute bikotea. 

Gomazko paleta modalitatean, bestalde, bikote baten ordezkaritza izango dute Oteizakoek. Nagusien lehen mailan arituko dira Jokin Aizpuru eta Iker Epelde.

Elkarren artekoa, hasteko

Txapelketako lehen jardunaldian, nagusien eskuzko lehen mailan, Oteizakoek elkarren aurka aritu beharko dute. Etzi, ostirala, Gurea pilotalekuan jokatuko dute partida Jon Oteiza-Alex Juaristi eta Mikel Aranbarri-Jon Juaristi bikoteek. 18:30ean hasita arituko dira bi bikoteak nor baino nor gehiago.

Gazte mailakoek ere jokatuko dute, ordea, Gipuzkoako Binakako Txapelketa. Jon Etxanizek eta Jon Arregik osatuko dute Oteizako bikotea gazteen lehen mailan, eta haiek ere Gurean jokatuko dute; Azpeitiko Ilunpe pilota elkartekoak izango dituzte kontrario eguneko bigarren partidan. Maila berean arituko dira Arsuaga eta Bastida ere, eta haiek Ataungo (Gipuzkoa) Auzoeta pilotalekuan jokatuko dute hango pilota elkarteko bikote baten aurka.

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide