Gaur, astelehena, hasiko dituzte Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan andremarietako Salbea entseatzeko saioak. Aurreneko saioa 20:00etan egingo dute, eta parrokiak "dei berezia" egin nahi izan die herriko abeslari guztiei.
Horrekin batera, ostegunean, San Inazio egunean, izango diren mezen berri eman du parrokiko taldeak. Santa Klara komentuan 09:00etan izango da meza, eta parrokian, igandeetako orduetan: 10:00etan gazteleraz eskainiko dute elizkizuna, eta 11:00etan, meza nagusia, euskaraz. Etzi, San Inazio bezperan, ez da mezarik izango.