Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Orbel Jokoen lehen astea igaro da, eta erantzunak oso parekatuta daude. Guztira, hamalau talde ari dira parte hartzen aurtengo jokoetan, eta hiru talde daude buruan galdera guztiak asmatuta. Dena den, oso hurbil dituzte beste bost talde, hamalau eta hamahiru punturekin, hurrenez hurren.
Aste honetan, urrian egin den Euskolari buruzko galderak argitaratu ditu Maxixatzenek. Dagoeneko webgune honetako Orbel Jokoetako gehigarrian irakurri daitezkeenak.