IX. Orbel Jokoak

2024ko Orbel Jokoak: bigarren asteko galderak

Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 09:51

Hona hemen 2024ko Orbel Jokoen bigarren asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, astearteko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora.  Zorte on!

1.- Euskola 1. Agurne Gaubeka. Iparraldean egindako epaiketetan, zein euskaldunek du euskaraz aritzeko eskubidea?

  • Iparraldean jaiotakoek
  • Hegoaldekoek
  • Inork ez

2.- Euskola 1. Agurne Gaubeka. Hitzaldia baino bi aste lehenago, nongo epaitegiak eskatu zion demandatzaileari euskarazko demanda gaztelerara itzultzeko?

3.- Euskola1. Agurne Gaubeka. Zinema komertzialetan, zenbateko presentzia izan zuten euskarazko filmek (ehunekotan)?

4.- Euskola 2 . Felix Zubia. Zenbat artikulutan aztertu da ama hizkuntzaren garrantzia (Hizkuntza Oztopoak/Language Barriers)?

5.- Euskola 2. Felix Zubia. Medikuak kontratatu zituen munduko herrialde aberatsenetako batek, dirutza ordainduta, emaitza kaxkarrekin. Zein herrialdez ari gara?

6.- Euskola 2. Felix Zubia. Azkoitian zenbat herritarrek egin dugu Osakidetzak euskaraz artatzeko aukera (ehunekotan)?

7.- Euskola 2. Felix Zubia. Kalitatezko osasun arreta izateko, zientifikoki inork ezin badu esan Ama Hizkuntza ez dela garrantzitsua, zein da hori esateko arrazoia?

8.- Euskola 3. Fermin Muguruza. Ferminek Azkoitiko musikariekin izandako harremana gogoratu zuen. Aipatu horietako bi lagun edo talde.

9.- Euskola 3. Fermin Muguruza. Sari bat jasotzerakoan, zein aktorek abestu zuen Sarri, sarri Fermini elkartasuna adierazteko?

10.- Euskola 3. 2024-25eko biran, Iñigo anaiaz gain, zein pertsona omenduko du bereziki Ferminek?

11.- Euskola3. Adiskidetasunaz gain, zer ezaugarri estimatzen du gehien Ferminek?

12.- Euskola 4. Moko Txiki. Moko txiki ipuineko txoria zein hizkuntzarekin identifikatzen dugu?

13.- Euskola 4. Moko Txiki. Non sortu zen euskal pigdin esanguratsuena?

14.- Euskola 4. Moko Txikiko bigarren zatia euskal talde baten kantarekin izendatu dute. Zein da taldea?

15.- Zenbat lagun izan dira guztira Euskolako hitzaldietan?

  • 90
  • 105
  • 130etik gora

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide