Azkoitiko KZguneak prest ditu azaroko eskaintza, eta datorren hilean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroen berri eman du. Oraingo honetan, aurrez aurreko lau ikastaro eskainiko ditu, irudiari, bideoari zein produktibitateari lotutakoa. Oraingo honetan, guztiak gaztelaniaz izango dira.
Hemen ikus daiteke azaroan eskainiko dituzte ikastaroen zerrenda osoa.
Izena emateko moduak
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
- Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.