Ireki dute KZgunearen abenduko ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2025eko azaroaren 9a

Bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu euskaraz Azkoitiko KZguneak abendurako. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik.

Azkoitiko KZguneak prest ditu abenduko Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean abenduan euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 16an eta 17an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 17n eta 18an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Abenduaren 1etik 17ra.

     

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitia KZgunea astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide