KZgunearen apirileko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2025ko mar. 12a, 10:57

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak apirilerako. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu apirilean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute datorren hileko ikastaroetan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean apirilean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Komunikazio ez-presentzialerako tresnak
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Apirilaren 1etik apirilaren 10era.
  • Mekanografia. Ikasi hutsetik
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 3an eta 4an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide