Azkoitiko KZguneak prest ditu uztailean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.
Hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak datorren hilerako. Hona hemen euskarazkoen zerrenda:
- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Uztailaren 2an eta 3an, 16:00etatik 18:00etara.
- Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Uztailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko moduak
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
- Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.