Azkoitiko KZguneak prest ditu ekainean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
- Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.
Hona hemen ekainean Azkoitiko KZguneak antolatu dituen ikastaroak:
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean.
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Ekainaren 27an eta 28an, 18:00etatik 20:00etara.
- 'Online' izapideak Osakidetzarekin.
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Ekainaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
- Aurrez aurrekoa.
- Hamalau ordu.
- Ekainaren 1etik 9ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Ekainaren 23an eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.
- Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin.
- Aurrez aurrekoa.
- Lau ordu.
- Ekainaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.
- Google Aplikazioak zure Smartphonean.
- Aurrez aurrekoa.
- Hemezortzi ordu.
- Ekainaren 12tik 22ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian.
- Urrunekoa.
- Hamar ordu.
- Ekainaren 5etik 14ra.
- Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia.
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Ekainaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.
- Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak.
- Urrunekoa.
- Hogei ordu.
- Ekainaren 5etik 21era.