Azkoitiko KZgunea martxan da berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko ira. 2a, 18:12

Azkoitiko KZgunea.

Azkoitiko KZgunea arratsaldez egongo da irekita, eta nahitaezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea. 

Abuztuko oporraldia eta gero, KZgune gehienak zabalik dira berriz ere. Hala ere, eta egoerak bultzatuta, nahitaezkoa da edozein zerbitzu erabili ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatzea. Informazio osoa KZgunearen webgunean dago.

Azkoitiko KZgunea arratsaldez irekiko dute bakarrik, 16:00etatik 20:00etara, eta beste gune guztietan bezala aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa izango da zerbitzuez gozatzeko. Horretarako, 943-02 36 19 telefono zenbakira deitu beharko da.

KZguneak, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:

  • KZgunearen zerbitzuari buruzko informazio orokorra (it Txartela, Lanbide, Alokabide).
  • Tramitazioak: BakQ, Metaposta.
  • Tutoretza presentzialak.
  • Nabigazioa: izapideak, kudeaketa ofizialak... (gehienez 20 minutuko denbora).
  • It txartelaren probak egitea.
  • Erabiltzaileentzako inprimaketa-zerbitzua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide