Zuzeneko 'online' hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak uztailean ere

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2020ko eka. 29a, 16:38

Maiatzean eta ekainean bezala, uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa dugu, goizez zein arratsaldez.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (gaztelaniaz)

Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta (euskaraz)

Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten (gaztelaniaz)

Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean (euskaraz)

Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu (gaztelaniaz)

Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu streaming plataformak (euskaraz)

Uztailak 23, 11:00-12:00: Android-a sekreturik gabe (gaztelaniaz)

Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (euskaraz)

Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtualean eta areagotuan (gaztelaniaz)

 

Eskuratu zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide