Azkoitiko Kanku karate klubekoek domina ugari pilatu dituzte Soto de la Marinan (Santander, Espainia) jokatutako Costaquebrada trofeoan. Klubeko beteranoek, seniorrek eta juniorrek osatutako talde batek parte hartu zuen joan den asteburuan lehian, eta maila oso onean aritu ziren haiek.
Lehiaketa oso aberasgarria izan zen, beteranoek brontzezko dominak lortu zituzten bigarren aukeretan. Seniorren kategorian, berriz, Haritz Epeldek zilarrezko domina irabazi zuen 84 kiloz azpiko borroka kategorian. Juniorren kategorian, bestalde, Ander Garatek zilarra irabazi zuen 67 kiloz azpiko borrokan.
Oro har, esperientzia positiboa izan zen Kanku klubeko taldekide guztientzat. Gure eskolak gurasoei, entrenatzaileei eta lehiakideei eskerrak eman nahi dizkie eskainitako dedikazioagatik nahiz laguntzagatik eta egindako ahalegin guztiagatik.

