Kanku karate eskolakoak bikain aritu dira Aretxabaletan jokatutako Gabonetako jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea 2025eko abenduaren 16a

Bai katan, bai kumitean, Kanku eskolakoek emaitza bikainak lortu zituzten Aretxabaletan jokatutako Gabonetako jaialdian. Eskolako hainbat lagunek lortu zuten podiumera igotzea.

Anaitasuna Kanku karate eskolakoek emaitza bikainak lortu zituzten Gipuzkoako Karate Federazioak antolatutako Gabonetako jaialdian. Aretxabaletan (Gipuzkoa) jokatu zuten txapelketa, eta bai katan, bai kumitean, Kanku eskolakoek podiumera igotzea lortu zuten emaitza bikainekin.

Aimanek eta Amirrek urrea irabazi zuten beren kumite kategorian, eta Aimanek zilarra katan. Bestalde, Marcek, Haitzek eta Oihanek urrea, zilarra eta brontzea irabazi zituzten kimuen mailako kata kategorian. Aldiz, Haizeak eta Izarnek urrea eta zilarra irabazi zituzten katan eta kumitean, hurrenez hurren.

Zorionak entrenatzaileei eta kirolariei, eta eskerrik asko gurasoei zein ikasleei beren laguntzagatik eta inplikazioagatik! Jai zoriontsuak! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide