Kadete, junior eta 21 urtez azpikoen Euskadiko Karate Txapelketa jokatu zen zapatuan, Ortuellan (Bizkaia), eta Azkoitiko Anaitasuna Kanku karate klubeko hainbat lagunek parte hartu zuten bertan. Kadete mailan, Mikel Elortzak parte hartu zuen, eta junior mailan, Ander Garatek eta Gaizka eta Iñaki Raposeiras anaiek.
Maila onean aritu ziren lau lagunak txapelketan, eta dominak ere eskuratu zituzten. Garatek, hain justu, brontzezko domina eskuratu zuen junior mailako kumite proban. Kanku eskolak lau kirolariak eta horien prestatzaileak zoriondu nahi ditu txapelketan erakutsi duten mailagatik.