Anaitasuna Kanku karate taldeko kideek Karateko Euskal Federazioak antolatutako azterketa ofizialean parte hartu zuten joan den zapatuan, hilak 19. Anaitasuna Kankuko taldekideek
Sohaibek eta Mikelek gerriko beltza eskuratu dute; Eva Mariak eta Denisek lehen Dan gradua lortu dute; Oihanek kumiteko fasea gainditu du; eta, azkenik, David Sierrak bigarren Dan gradua lortu du.
Anaitasuna Kankuk zoriondu egin nahi ditu kide horiek guztiak, teknikariak eta gainerako hautagaiak.