Dominak irabazi dituzte Mikel Elortzak eta Izarne Agirretxek Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea

Kanku karate eskolako ordezkariak, igandeko txapelketan.

Kanku karateko Elortza eta Agirretxe podiumera igo ziren. Klubak zoriondu egin nahi ditu kirolariak eta entrenatzaileak.

Joan den igandean Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak jokatu ziren, eta Kanku karate eskolako bi kide podiumera igo ziren. Batetik, Mikel Elortzak zilarra lortu zuen kata eta kumite modalitateetan. Bestetik, Izarne Agirretxek brontzea lortu zuen kumitean. Aiman proban, berriz, bigarren aukera bat izateko borrokan sartu zen Agirretxe.

Anaitasuna Kanku karate eskolak karatekak eta horien entrenatzaileak zoriondu nahi ditu txapelketan egindako lan onagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide