Kankuk emaitza onak lortu ditu Euskadiko Karate Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea 2024ko eka. 6a, 15:37

Kanku eskolako karatekak Euskadiko txapelketan. (Kanku kirol elkartea)

Kata eta kumite modalitateetan nagusitu dira Kanku karate eskolako karatekak. Hurrengo erakustaldia ekainaren 18an egingo dute, Elkargunean.

Euskadiko Karate Txapelketan emaitza onak lortu dituzte Kanku eskolako karatekek, kata eta kumite (borroka) modalitateetan. "Esperientziek beti irekitzen dute bidea", adierazi dute eskolakoek.

Hurrengo erakustaldia ekainaren 18an egingo dute, egun horretan Elkargunean egingo duten jaialdian. Informazio gehiago, klubaren webgunean eskura daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide