Kankuk emaitza onak lortu ditu kirol eskolako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea

100 lehiakide baino gehiago izan ziren txapelketan, eta Kankuk kategoria guztietan lortu zuen domina.

Igandean karateko kirol eskolako txapelketan parte hartu zuen Kanku karate klubak Aretxabaletan. 100 lehiakide baino gehiago izan ziren txapelketan, eta Kankuk kategoria guztietan lortu zuen domina: beraihen artean, Isarne Agirretxe bigarren sailkatu zen; Aiman Benkiran, lehen alebinetan; infantiletan, berriz, Iker Hernandez lehen sailkatu zen, Mikel Yilou bigarren eta Sohaib Ben Taleb, hirugarren.

Zorionak kirolariei zein entrenatzaileei, emaitza horiengatik!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide