Fraide berriak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko uzt. 19a, 12:54

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Fraide berriak'.

"Fraideek baino gehiago eskatzen duk", esaten genuen lagun artean gauzak bestela ziren garaian, konparazio batera, hurkoarenak gogoa piztuta, batek besteari laranja atal bat eskatzen zionean. Eskatu, agerian behintzat, izan Domunderako edo Caritaserako, elizako jendea baitzen eskatzen zuena. Zeru zatia genuen ordainetan.

Kuestazioarenak, baina, bide zabalagoak hartu zituen geu ere nagusitu ahala. Boletoekin, errifaren saria izan zezakeen borondate onak, eta izan erretako baserri bat, ikastola, presoak, herriko kirol taldea, euskaltegia, ikasketa bidaia edo egunkari proiektua ... beti egon da zeren alde eskatu eta zeren alde eman herrigintza deitu izan den mataza indefinitu horretan.

Denborarekin, eta teknologiak urrunekoa gerturatu arau, mudatu egin dira sos biltze moduak. Eta hala, ohartu orduko, lapiko itsuaren anonimotasunetik emailearen banitatea asetzerainoko bidea egin da. Oparia segurua duzu, eta hainbeste gehiago emanez gero, agintzen zaigu, zure izena agertuko da halako tokitan, itzal handiko egitasmoetan bankuen edota enpresen logoak ageri diren gisa berean. Akatsik gabe idazten ikasten ari gara crowdfunding.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide