Uda soziala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko uzt. 12a, 08:01

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Uda soziala'.

Udan, itsas ertzetik urrundu orduko hasten da mundua. Lege unibertsala da, baina adibideak beti dira lagungarri. Lehen printzekin, trumilka doa jendea Karraspio hondartzara, Bizkaiko ekialdean. Herrian, ordea, ez da medikurik maiatzaz geroztik, ez dagoen bezala inguruko beste herri askotan, ez Amoroton, ez Ispasterren, ez Gizaburuagan, ez Aulestin... Lehen bazen, baina hau ere ekarri dute azkenaldiko murrizketek, denak Lekeition behar omen, bertakoak ez ezik udaldian kanpotik heldutako guztiak artatu ahal izateko. Ondorioa: herri txikietako oinarrizko zerbitzuak bertan behera, milaka lagun anbulatoriotik urrunago eta jende nagusia pankartaren atzean, kontsulta herrian bertan behar dutela aldarrikatzeko eta orain arte izan duten medikuari eskerrak emateko.

Beste horrenbeste gertatzen da Ean. Galdu dute zeukatena, eta hamaika eta hamaika, 22 kilometro egin behar dituzte orain familia medikuak ikus ditzan. Hondoratzen uzten ari den beste herrietako bat da sasoi honetan turistek kameraz txokoz txoko ehizatzen duten hau. Mesedez, dirua ateratzeko? Bank bai, baina kutxa automatikorik gabea da herrian den bulego bakarra. Ez kutxazainik, ez medikurik, ez pediatrarik... hori bai, laster helduko zaie BBK Artearen Ibilbidea, Bilboko Museoko ondarearen lagin txiki bat, 36 obraren erreprodukzioak, "kalitate handikoak", beren azalpenarekin.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide