Honi ez

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko uzt. 5a, 08:00

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Honi ez'.

Bi mundu bereizi zituen pegatinak. Kasko bat iraulita, barrutik lore bat ateratzen zitzaiola. "Ejerzitorik ez", zioen. Eta berehala eztabaida, ez nolanahikoa orduan: zergatik ez "ejerzito honi ez". Bazirela herri armadak, zerikusirik ez zutenak soldaduskara eraman nahi gintuen espainiar ejerzito zapaltzaile harekin, zioten batzuek. Hortik desadostasuna, leloak baztertu egiten zituela mundu hobe baten alde armak hartzen ari zirenak. Ez deskuidatzeko, besteek, logika militarista garaitzea zela borroka, utikan edonongo armadak.

Ez zen hutsetik sortua moldea. Politikan, maiz erabili zen 70eko hamarkadaren hondar hartan. Frankismo ostean jendea aurrenekoz ontzietara deitu zelarik, "Konstituzio honi ez" zioten afixaz bete zituzten kaleak HBk eta EEk. Gero, txanda helduta, "Estatutu honi ez" etorri zen. Ez da Mitxelena izan beharrik ulertzeko: ez ziren berez baztertzen; beste ezaugarri, eduki, hitz batzuekin, onargarriak zitezkeen.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide