Lanaren memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko eka. 7a, 07:52

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Lanaren memoriala'.

Taberna eta jatetxe berezien artean, Sestaon bat. Izena ere, halakoxea zuen, William Blake, El matrimonio del Cielo y del Infierno. Borja Satrustegi donostiar margolari eta sukaldariak zabaldu zuen obreroentzat eraikitako etxe baten azpialdean. Musika klasikoa ari zela, kandelen argitan afaltzen zen: hori zenuen zerua. Infernua, berriz, leihotik ikusten zen: trenbidearen bestaldean, Labe Garaietako su eta garrek argitzen zuten gauerdia. Hara galdaren ederra, kanpotik ikustera. Aspaldiko kontuak dira.

Ez naiz gauza zehatz esateko, baina ez zirela aparte etorri esango nuke Bizkaiko Labe Garaien apaltzea eta Marcial Ucinen faktoriaren hedatzea, Azpeitian. Pixkanaka-pixkanaka, garai batean umeena eta maiteminduena zen Amubeko zubi ingurura zabaldu zen enpresa, eta errepide bestaldean, txatarra-biltegiak jan zuen mendia, Errezil bideraino. Gauetan, kondar gorriek pizten zuten Arauntza barrena. San Inazioren begiradapean, ez zeukan Urolaldeak Sestaoren inbidiarik.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide