Hernandez eta Hernandez

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko api. 5a, 10:16

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Hernandez eta Hernandez.

Itzal handia du Miguel Hernandezek oraindik ere. Hainbestekoa non itxuraz, hil edo bizikoa den poeta norbere ekipoan egotea. Valentzian ikusi dugu berriki, Docentes por la Libertad Lingüistica plataformak haren izena eta irudia erabili dituelarik Generalitatearen hezkuntza egitasmo berriaren kontra egiteko.

Balkoiak estaltzekoa bihurtu dute bandera. Antonio Buero Vallejok kartzelan egin zion erretratu ezagunaz apaindu da pankarta. Espainiar antzerkigilearen semeari baimena eskatuta, ez dute ezetzik jaso, nonbait. Hernandezen familiari ez zaio galdetu ere egin, seguru asko erantzunaren beldur. Halaxe salatu du Lucia Izquierdo, poetaren errainak: "Mantxakoa naiz, Miguel Hernandezen bilobek valentzieraz egiten dute eta Valentziar komunitatean valentzieraz eta gazteleraz egiten da. Bi hizkuntzak ikastea kultura eta dibertsitatea da".

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide