Banpiroak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mar. 29a, 08:00

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Banpiroak'.

Maiteko ez zuten bada kazetariek Xabier Arzalluz. Izan ere, izenburu bikainak ematen zizkien, zirikatze asmoko gazteleraz beti. Eta orduan, bera baino abilagoa izan beharra zegoen amuari ez heltzeko. Ona zen horretan. Bertsozalea izatera, aspaldi zioten omenaldia egina gai-jartzailetzan egindako lanagatik.

Ateraldien antologian, euskal herritarren berezitasun odoletikoarena: «Rh negatiboarenak herri zahar honek berezko erroak dituela baino ez du esan nahi, historiaurretik identifikatzeko modukoak, izen handiko genetisten ikerketek dioten moduan». Ez zuen, baina, odolarenak zeregin handirik 60ko eta 70ko hamarkadetan hasitako bidean. Subjektua Santimamiñetik aldirietako fabriketara zabalduta, jai zuen Arzalluzen probokazioak, hemen behintzat. Teoria etnizistei errematea nonahitik heldutako haien seme-alabek euskararen aggiornamenduanizaniko inplikazioak eman zion.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide