Markak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mar. 1a, 08:00

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Markak'.

Gazte bat. Gazte bat, zango bat aurrera, kontrako besoa atzera, zerbait botatzera balihoa bezala. Gazte bat, kepisa atzerantz, musua zapipean, harria, koktela, amorrua botatzeko imintzioa egiten. Gazte bat lore sorta, erromileta, buketa jaurtitzera doala harrapatua begiak. Horra Banksyk 2005ean Palestinan paraturiko horma-irudietarik bat. Lore-tiraka legez da ezaguna.

Hasel kantariaren kartzelaratzearen karietara Bartzelonan izaniko istiluetan atera du argazkia Emilio Morenattik. Banksyren obra bera da, hezur-haragizko. Kasualitatea? Performancea? Jaurtitzailearen ego hantua? Nolanahi den, bada alderik bien artean. Nabarmenena, honen arropa eta osagaiak: larruzko poltsa dotorea darama aldean, erloju handi urrekara eta, marka agerian, Emporio Armaniren jaka. Ez dago jakinarazi gabe Naomi Klein quebectar pentsalaria: logoak kulturaren erdigune bihurtu dira.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide