Txikizioa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko urt. 4a, 08:00

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Txikizioa'.

Boladan dauden serietan bezala, ez dio argiak erraz uzten begiari. Gauerdiko ilunpetan, laster ohitu da ikuslea. Hor du hondeamakina beilegia. Zer dabil? Beste baten kontra joka ikusten da lehenbizi, gorde egiten da enkuadretik gero, beste plano batean agertzeko biziago, goitik hartutako toma batean metalezko zezena. Eraman du seinalea dirudiena, errespetatu du auto partikular bat eta, burdinazko atea eraitsita, airoso jiratu da ezker aldera.

Gerokoa, premium bertsioa dutenek kontatuta dakigu. Nola hogei eta gehiago kilometro eginda sartu den Mercedes faktorian, nola ekin dion aparkalekuan ateratzeko gertu zeuden furgoneten kontra, 50 txikitzeko batzuek esatera, 69 besteek, harik eta zaindariak tiro egin airera, ertzainei abisua pasa eta atxilotu duten arte.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide