Zigortua izango da ahoskeragatik inor baztertzen duena. Lan eta zigor kodea aldatzea ebatzi du Frantziako Asanbleak, eta bertan jasotzea ezingo dela inor diskriminatu frantsesa ebakitzeko eragatik, berez eta legez, lehenago sexuagatik, etniagatik edo sinesmenagatik ezin den bezalaxe.
Esan beharra zegoen? Saioan, Maina Sage polinesiar diputatuak «itsasoaz haraindikoek» jasaten dituztenak salatu zituen; Paul Molac bretoiak adibide zehatz bat ezarri zuen, ezin liteke inor telebistako esatari izan Pariseko auzo jakin batzuetako ebakera izan ezean. Jean Castex lehen ministroa izan zuen askok gogoan, «sorterriko azentua» duen Macronen kataluniar laguna. Melenchoni beti izan zaizkio barregarriak periferiako manerak: «haren hitzak zuhaitz artean hazten dira, eta zuhaitzak haren hitzen artean».
Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.