Auzokoarekin partekatzen dugun Venn diagramari esker dakit nor den David Broncano. Lotsagabe, zorrotz, azkar, paregabe, audientziaren nagusi... seguru asko umoregile bati esan dakizkiokeen lore guztiak eta bat bota zaizkio telebista kate pribatu batean egiten duen saioaren harira.
Orain hurrena, euskal aktore bat gonbidatu zuen bere talk showera, Jone Laspiur. Artista denik, ezin ukatu, gai izan baitzen Laspiurrekin ia ordu erdiz hizketan jarduteko Laspiur aktoreaz ezer jakin eta galdetu gabe. Nola betetzen da tartea, orduan? Ez da zaila gonbidatua euskalduna bada. Jone, nola esaten da "besadme el coño" euskaraz? Zure etxera joango banintz, nola konturatuko nintzateke esateko "zer euskaldun dira hauek"? Erantzuna ekipotik eman zioten: "harrizko pilota handi bat dute atarian".
Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.