Kondenatuak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko ira. 28a, 08:02

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Kondenatuak'.

Esango banizu, maitea, beldur diodala goizalbari… Beti pentsatu izan dut nolakoak ginatekeen gaurko egunak ez ekartzera dakarrena. Gatzik eta berakatzik gabeko beste egun bat gehiago izatera irailaren 27 hau. Hain pisu ez balitz, izen, toki, gertaera jakin batzuei lotu gabea. Nolakoak ginatekeen Francoren azken fusilamendurik gabe han urrunean, denak beste dimentsio bat zuen sasoi hartan.

Izan ere, beste nonbaiten sortu izatera, ez ginen Loiolako etorbidean gertatuko iluntze hartan. Halako batean, guardia zibilen ibilgailuen konboi bat, hildakoen auto bat ondo gordea tartean, eta barruan, olana militar batez estalitako katabuta. Anjel Otaegi zen, Burgoseko bakardadetik etxera bueltan. Astiro zetorren? Iluntasunaren abiadan.

Beste nonbaiten haztera, hurrengo hilabeteetan ez ginatekeen praka motxetan bizikletaz joango kanposantuko nuarberaino eskolatik irten orduko, auskalo zer burutazio batbederak hilobi aurrean. Eta han geunden, zazpi pinuak zain, Maria Otaegiren aurrean. Semearen txokoa apaintzera igoa hura, nagusien intifadako umeak gu, ama baten begietan bilduak.

Berriak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide