Britainiarrek eta estatubatuarrek erabili zuten estrategia bera. Sinestarazi alemaniar inteligentzia militarrari Calais ingurutik sartuko zirela, gero Hitlerren tropek hain zainduta ez zeukaten Normandiako hondartzetan lehorreratzeko. Argudiaketan, red herring deitzen zaio, falazia logiko bat, alea bota, eta hainbestekoa bota ere, ez diezaion inork ondoren esaten denari erreparatu.
Ez zen hori Trumpen asmoa, baina haren agerraldia kudeatu duten askori primeran etorri zaie han esan zena estaltzeko. Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen gertatuaren harira, ukatuta bost milioi hektarea kiskali dituen sutearen atzean aldaketa klimatikoa dagoela, gainera etorri zaio mundua. Haren "lasai, hoztuko du", probokaziotzat jo da. "Klima piromanoa" deitu dio Joe Biden demokratak, presidentziarako lehiaketan. Europan, irri egin dugu. Astapaola bat gehiago emazteak ere publikoki baztertzen duen pailazoaren antologian.
'Berria' egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.