Gogoa non dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko uzt. 20a, 11:06

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Gogoa non dugu'.

Ez du zipitzik balio hitzak politikariaren ahoan. Atzo inoren ikur zena, gaur geurea da. Gaur zuria dena, bihar beltza izango da. Eta egunen ibilian, hiztegia bera da istil bilakatu dena. Hala, auzolana politika instituzionalari deitu nahi zaio orain. Iraultza, aurrezki kutxa baten eslogan bihurtu zen aspaldi. Hauteskunde gaueko apaltasunak harrokeria esan nahi du biharamunean, larderiaren lege zaharra.

Denborarekin ikasten den zerbait da. Eta hala gertatu zen, bozketa eguna atarian eta, Jaurlaritza normaltasuna zela nagusi zabaltzen ahalegindu zenean. Ergelenak ere ahoz gora zioena bete da, ordea, hurrengo egunetik bertatik: maskarak derrigorrezko egin dira, kutsadura esaten zena baino zabalduago dago eta ur lohiak, estolderia lehertuta, gainez du.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide