Eredu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko eka. 8a, 09:05

Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Eredu'.

Klase politikoak eredugarri izan behar duela, aski sinesmen zabaldua da Edmund Burke-ren garaitik. Eta teorian bederen, horretaz jabetuta daude erakunde publikoak ere. Ez da nahikoa jendarteari honek zer egin behar duen esatea, agintariek berek izan behar dute eredu eta lau haizetara zabaltzen dutenarekin koherente.

Bizi garen hierarkia aureo honetan, maite du txikiak handia huts egiten harrapatzea. Batzuetan, bizigarri zaio mendeku-irria. Etxealdia hausten nor harrapatuko, eta Jaurlaritzako Larrialdi zuzendaria, Castrora laketzera joana. Johnsonen gobernuan, osasun aholkulari amorostua izan da. Gehienetan, ordea, amorragarri da albistea, ez du umoreak tokirik. Egunotan azkena. Ahoa bete egoera ekonomikoaren larriaz eta funtzionarioen sakrifiziorako deiez, eta egun berean %8,2 igotzea erabaki soldata goi karguei gobernuko alderdiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Berrian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide