Sugarrak Minneapoliseko polizia-etxea irensten, Minnesotan. Bertan lan egiten zuen Derek Chauvinek, El País egunkari etikoak maisuki aurkeztu duena: "George Floyden lepoa hau hil aurretik belaunaz estutu zuen polizia zuria".
Egunak daramatza sutan Minneapolisek, 2018an Fergusonek bezala, Minnesotan. Orduan Michael Brown deitzen zen Floyd, eta Darren Wilson Chauvin, armarik ez zeraman gaztea tiroz hil zuen polizia. Tartean behin, halaxe, kiskalitako hirien irudien bidez erakasten zaigu Estatu Batuetako geografia. 2001ean Cincinnati izan zen, Ohion. Tim Thomas zuen izena gazteak, eta Stephen Roach poliziak. 1992an, Rodney King gogor jipoitu zuten lau polizien absoluzioak sutu zuen egoera San Frantziskon, Atlantan, Las Vegasen eta New Yorken. 59 lagun hil zituzten liskarretan. Liberty Cityn ere, Miamin, lau izan ziren justiziak 1980an errugabetzat jo zituen poliziak Arthur McDuffie kolpeka hil ostean semaforoa gorrian pasa eta gero. Eta 1965ean Watts, Los Angeles. Trafiko kontu bat tarteko orduan ere, Marquette Frye atxilotu zutenean hasi zen guztia. 34 izan ziren hildakoak.
Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.