Garai zailak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko mai. 25a, 11:10

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Garai zailak'.

Garai zailak datozkigu. Errealitate ekonomikoarekin ilunduko zaigu zulotik irtetearen poza. Zor publikoaren oihartzunekin iratzartuko gaituzte eta murrizketa hotsekin lotaratu. Hiztegi horrekin, zaila izango du ondoen dagoenak ere beldurrari aterik ez zabaltzea. Orduan, gurekin zertan gastatzen duten argituko digute, eta zertan lotu beharko ditugun ametsak aurrerantzean.

Garai zailak datoz eta, gastu sozialen atalera heltzen garenean, sasoi hobeetan ahaztuxeago ditugunak izango ditugu mintzagai atzera ere. Zurrumurruek oldar atabikoaren indarra hartuko dute, hamaika pasadizoz loratuko ditugu lagun arteko solasaldiak. Eta hor ez da kasik nabarituko nork ematen dion botoa nori, hain dago ondua soroa: haientzat izango da guri eta gure seme-alabei ukatzen zaiguna. Kanpoko nagia sarituko da eta bertako langilea zigortuko.

Kasualitatearen ederra, alarma egoeraren erdian mintzatu da Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokia: Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, bertan bizi diren atzerritar jatorriko herritarrek administraziotik jasotzen duten baino gehiago ematen diote bertako ekonomiari. Halako bi. Ez dut uste gainerako lurraldeetan emaitzak bestelakoak izango direnik.

Irakurri iritzi artikulua osorik, Berria egunkariaren webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide