Istripua Everesten

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko mai. 18a, 08:41

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Istripua Everesten'.

Neu ere malkotan urtu nintzen Martin Zabaleta zeru ertzera iritsi zenean. Hala eraman dut gailurreko argazkia gogoan berrogei urtean, batere higatzeke. Eta ilea lazteko audioa haren gainean. Nola ez nintzen hunkituko denon partez igo bazen munduaren tontorreraino guztiok eztarrian generabilen oihua egiteko. Gainera, ikurrin hura, hala esaten zen orduan, gure etxe ondoan josia zen.

Gero, ez dakit noiz, gauzak aldatzen hasi ziren. Himalaiara zihoazen espedizio guztiak batean eta bestean ate-joka hasi zirelarik, jende xehearen babesa apaldu egin zen. Nekea da hitza, nazkatu egin ginen ezer ez zekarkiguten irteera haiekin. Oporretara joan nahi badute ordain dezatela euren poltsikotik, genion, fabriketako langileek bezala! Eta hala, urteen poderioz, erabat urtu zitzaigun elur guztia. Askok ez dugu, Pasang Temba-renaz gain, nepaldar bakar baten izenik ikasi harrezkero.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide