Eskerrik asko geuri

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko mai. 11a, 09:09

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Eskerrik asko geuri'.

Felliniren film batean bezala. Balkoietatik, bost minutuko esku-zartak gaixotasunak eraitsiak artatzeko senperrenak jotzen ari direnen esker onez. Eta ederra izan hori. Horrexegatik zaletu ziren, batez ere hasieran, dena epikoagoa zen hartan, sirena urdindunak euren ostetxoa egiten ordu horretantxe. Nork ez du txera beharrik, tranpa eginda badarik ere.

Asteon, hartu aldizkari bat eta orri beteko publizitatea. Udaltzain bat eta hiru ertzain irribarretsu ageri dira Babes Zibileko txalekoa daraman emakume batekin batera. Goian, letra handiz, «Eskerrik Asko!» ikusgarri bat «Denon artean lortzen ari gara» txikiago baten azpian. Argazki oinean, lau lerroko testu luzeago bat. Eta sinaduran, dena argiago uzten duen gakoa: Segurtasun saila. Beleari ere eder zaio bere boza.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide