Ez du egunak bakerik, ez harridurak etenik. Mexikoko presidente den Andres Manuel Lopez Obrador ageri da jende aurrean hizketan, jarduera ekonomikoak segi dezan, ez duela herriak neurri berezirik behar, koronabirusaren aurrean aski direla "zintzotasuna eta ustelkeria eza". Horiek biak eta poltsikotik aterata, eskua gora erakutsi duen estanpa. Detentea da, Jesusen Bihotzaren iruditxoa. "Gehiago ditut", esan du, "ez katolikoak soilik, baita ebanjelistak eta librepentsalariak ere". Eta hala atera ditu bi dolarreko billetea eta sei hostoko hirusta. "Hauek dira nire zaindariak", dio. Eta musuka agurtu ditu emakumeak eta bostekoaz gizonak.
Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.