Han goitik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko mar. 16a, 08:52

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Han goitik'.

Azkarregi doa dena. Egun gutxian mudatu da hasierako kezka lauso hura, eta automobilaren ispiluan atzetik ziztu bizian datorren kamioia nola, garbiagoa egin da irudia, handiagoa, eta ohartzerako, bertan da. Ez da beldurra, hala ere, egun hauetan aldatu den gauza bakarra. Gaitzari buruz hitz egiteko era ere, oso bestelakoa da, edo hala iruditzen zait niri, ilunpe honetatik. Orain edonork aipatzen du «kurba» famatua, erpinera lehenbailehen heltzean omen dago giltza. Horregatik eskatzen zaizue etxean geratzeko, eskuak sarri eta ondo garbitzeko, elkarren zaintzaile eta zaindari bihurtzeko, albait arinen heltzeko grafikoaren gailurrera, goi hartatik bestela ikusten hasiko zaretelako guztia. Latza izango omen da. Eta Italiatik heldutako bideo txatalek eragingo dizue aldapan gora ekiteko behar duzuen irribarre izpia: auzotarrak balkoietan kantuan eta dantzan. Bizitza gailenduko da. Konpromisoa, elkartasuna, baikortasuna. Hitz ederrei eutsi beharra dago aterako bazarete.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide