Badu zerbait berrogeiak. Berrogei egun daude inaute hondarretik Aste Santura. Berrogei egunez eta berrogei gauez bota ahalean jardunda ekarri zuen Ahalguztidunak Zoperna Jenerala mundura. Biblian, hamaika da berrogei. Kopurua biribilduta, hala diote gurean ere: berrogei urte iraun zuen Francoren hankapealdiak eta beste berrogei ETA guztien jardunak. Orain jakinarazi digute, Gizarte Segurantza eta kartzela eskumenak Jaurlaritzari emanda, osorik beteko dutela Gernikako Estatutua. Berrogei urte pasa dira onartu zenetik.
Kartzelen eskumenak transferitzearena, beti iruditu zait, osasuna edo hezkuntza ez bezala, sobera gizarteratu gabeko gaia. Agian, babes sozialik zabalena izan duten presoak sakabanaketaren biktima izanik, susmoa dut kezka ez zela hainbeste EAEko kartzelak nork kudeatuko, ezpada gatazkari amaiera emanda, presoak kaleratzea hasieran eta, ezina ikusita, bertaratzea gero. Bihotzaren mintzoa, ez gestioarena.
Jarraitu irakurtzen berria.eus atarian.