Egin zaitez ertzain

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urt. 27a, 09:22

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Egin zaitez ertzain'.

Luzea egiten ari zait kanpaina. Piztu irratia eta hortxe. Joan autobusa hartzera eta neu baino handiagoa afixa. Jesarri telebista aurrean eta jaseko neska-mutilak neuri so, hortzak zuri: "Egin zaitez ertzain. Zure etorkizuna da". Eta neure artean: baldar hago, zahar. Sakon hartu dut arnasa. Itxuraz, orokorra da deia, lan-eskainza baterako.

Ertzain "egitea", garai batean, ez zegoen edonoren esku. Bideek dute gogoan nola ibili ziren, Urolaldetik Arratiara eta aurreneko promozioetan batez ere, etxez etxe jende bila. Konfiantzako jendea nahi. Gutarrak. Gauzak bestela egiten ziren sasoiko usadioak. Infiltratuen beldurra ere, hor zegoen. Berrogei urte ondoren, gauzak aldatu egin dira, arean.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide