Jaime

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urt. 20a, 11:29

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Jaime'.

Gizon bat, itxuraz lo, aurrezki kutxa bateko atarian aterpetua Durangon. Beranduegi dela iritzita, mugitzen ez eta deia larrialdi zerbitzuetara. Joan zaizkio, eta hilda. «Gorpuak ez du indarkeria zantzurik» lasaitu gaituzte. Eta hala, ez duela tirorik ulertu dugu, ez dutela labanaz sastakatu, ez diotela harri batez burua txikitu. Indarkeriarik ez. Berez hil da. Zein garrantzitsua den hitzen jabe izatea.

Berez. Langarra Urkiolako landetan bezala. Bigarrena urtea hasi denetik. Izena ere eman zaigu: Jaime. Abizenik gabeko ponteizena behinik behin, ez dezan gure memoria flakoak Mediterraneo ertzeko hilerri batean lurperatu faktura batena dirudien zenbakiz: 2020-02.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide