Urriak 13 ditu gaur, Antiokiako Teofilo deunaren eta Abruzzoko Chelidonia donearen eguna. Urriaren 13an jaio zen Margaret Thatcher eta urriaren 13an fusilatu zuten eskola modernoaren aita Francesc Ferrer Guardia Montjuiceko harresietan.
Garai batean, beste bat izaten genuen kezka. Urtea joan, urtea etorri, jakin-minez galdetzen genion elkarri: atzo ezer bai? Bezpera egun seinalatua baitzen, batez ere kuarteleko egutegian. Urteko egun bakarra zen herrian destinatuta zeudenak kaleko arropaz ateratzen zirela. Ospakizun-oturuntza eta gero beti. Ez ura edanda. Pilarica Arrazaren Hispanitatearen Guardia Zibilaren egunez ikusiak gara asko aurreneko aldiz pistola bat esku kakotuan zut. Tabernariak bezeroak gu izan gintezkeenak mehatxatzeko. Ez limonada edanda: ez gaituzue maite baina hemen gaude. Gau batean, bonba txiki bat lehertarazi zuten gu ibiltzen ginen tabernan. Urteetan egon da koska hantxe.
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.