Buñueleko musikariena

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko uzt. 29a, 10:07

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Buñueleko musikariena'.

Buñuelen gertatua bezala kontatzen dute. Egun batean, herriko festen aitzakian, musika banda bat antolatu behar zutela erabaki omen zen. Hala aritu ziren, eguneko lanak amaituta, pare bat hilabetez entsegutan, udaletxeko areto nagusian. Heldu zen, bada, eguna. Bildu zen mundua eliza atarian. Atera zuten angarilariek santu hartua lepoan, igaro ziren pendoiak, elizgizonak, agintari zibil eta militarrak haien gibel eta, zuzendariak agindua eman zuenean, lauzpabost txio aldrebes eta erritmorik gabeko dunbel hots pare bat besterik ez omen ez entzun. Errieta egin zien nagusiak. Ea ganoraz oraingoan. Altxatu zuen batuta, jaitsi zuen eta... beste horrenbeste. Prozesioa gelditu egin zen. Segiziokoek ezin zuten sinetsi. Alkatea suak hartuta heldu zen, azalpen eske. Arrazoia ez da besterik, zuritu zion zuzendariak, musikariek ez dakitela oinez doazela jotzen, eserita jo izan dute hasi zirenetik.

Istorioak, jakina, errematea du. Ekarri zuten, auskalo nondik, gurdi handi bat, laboreak batetik bestera eramateko horietakoa. Igo zituzten aulki batzuk, eta musikariak bertan eserita, mandoak eta herritarrak tiraka zirela, segizioaren atzetik hasi eta han jo omen zuten, entseguetan baino askozaz hobeki.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide