Boterearen zaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko mai. 6a, 08:27

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Boterearen zaldia'.

Xanpainaren bitsa betiko zirudieneko argazki bat berreskuratu dute hedabideek artxibotik. Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia ferraria gidatzen ageri da, ondoan Rita Barbera duela, Valentziako orduko alkatea. Kabrioletaren atzealdean, milaka ikusleri diosalaka, Felipe Massa eta Fernando Alonso gidariak eta Luca di Montezemolo, Ferrariko nagusia. Ederra du irribarrea txoferrak.

Valentziako hiri barruko Formula 1eko zirkuitua egiteko diru publikoak txarki erabili izana leporatu dio orain epaileak Campsi. Orobat, bere irudia hauspotzeko asmoz eginarazi omen zuen eta, bide batez, lagunak lotsa barik gizentzeko. Beste hamabost politikari eta enpresario ere prozesatu ditu. Eta zer ezagun zaigun guztia: Los Arcoseko zirkuitua eta Miguel Sanzen campskeria, Azkunak bultzatu zuen Bilbo barrenekoa eta Epsilon Euskadi proiektuak irentsi zituen 50 milioiak...

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide