Urte asko dira 35. Rikardo Arregi 26 urterekin hil zen; Jimmy Hendrix, Jim Morrison, Janis Joplin, Camilo Cienfuegos, Jean Michel Basquiat eta Amy Winehouse, 27rekin; Egon Schiele 28rekin; Elsa Neumann 29rekin; Emily Bronte 30ekin; Sylvia Plath eta Lauaxeta 31rekin; Alexandro Handia 32rekin; Nazareteko Jesus 33rekin; Juri Gagarin 34rekin; Amadeo Modigliani 35ekin...
Bistan da, gauza asko egin liteke 35 urtean. Tartean, ikaragarri zail bihurtzen diren gauza berez sinpleak boterea dagoenean atzamarraren bestaldean. 35 urte bete dira Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Pelitxo Isart, Rafael Delas, Dioni Aizpuru eta Joseba Izura hil zituztela Pasaiako badian, elkarrekin aurrez prestaturiko segada batean. 113 tiro jaso zituzten lauren artean, forentseen datuak dira. Operatiboan amutzat erabili zuten Rosa Jimeno eta bizirik atera zen Joseba Merino bat datoz lelukotzan: bertatik bertara hil zituzten. Ez zen enfrentamendurik izan. Eta forentseak berriro: operatiboan postak erabili ziren, debekaturiko munizioa. Bizkarretik egin zieten tiro, eta burura.
BERRIA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.