Espainiaren kontra» ebatzi zuen iaz Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziko espetxeratuek aurkeztutako helegitea. Epaiketa ez zela justua izan erabaki zuen epaimahaiak, aurreiritziak zituela Auzitegi Nazionaleko presidenteak auzipetuen kontra. Ez zen justiziarik egin, baina errotarria sei urte eta erdi ibili zen jira eta biraka.
Ez da izan Bateragunekoa kasu bakarra. Azken hamar urtean, 40 aldiz kondenatu du Estrasburgok Espainia. 70, berriz, Europako Kontseiluaren parte denetik. Erraz esaten da: 70 kondena, teorian bertako biztanleen eskubideak defenditu behar dituen administrazioaren kontra, gehienak epaileek ez zutela inpartzialtasunik iritzita. 70 kondena, tortura kasuak kontuan hartzeke.
BERRIA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.